Zirko ikuskizuna gaur Valdespinako parkean

14.07.08
Kultura eta Gazteria

Zahir Circus izeneko konpainia kataluniarrak gaur gaueko hamarretarako lehenengo kale ikuskizuna ekarriko digu. Emankizuna, Valdespinako Parkean egingo da, gaueko hamarretan hasita. Muntai horretan hiru pertsonai agertzen dira. Hirurak funtziorako materiala prestatzen ari dira inolako presarik gabe. Ondo pasatzen ari dira, lanean baino jolasean dabiltzala ematen du. Gurpil erdi bat darabiltzate gortina gisa, material urriarekin dabiltza, mahaia eta txatarra piloa. Nolanahi ere, horrekin nahikoa dute ikuskizuna muntatzeko.

Emanaldiari hasiera ematen zaio. Elkarren artean txatxetan eta publikoarekin magia jokoetan ari dira. Pozarren daude, ikusleekin lotura egiteko modurik onena da, txantxa eta dibertsioa. Hasieran ezezagunak badira ere, amaiera ordurako lagun minak izango dira.

Mahaiak bere lekua hartzen du emanaldiaren barne. Haren gainean, laban egin eta topetakoak nahiz akrobaziak egiten dituzte aktoreek. Ustez instrumentu oso arrunta litzatekeena bere pertsonalitate propioa agertzen du. Mahai hutsa baino gehiago da, eszenatoki oso baten lekua betetzen du. Taldearen datu gehiagorako eragin beheko informazio gehiago ataleko lasterbidearen gainean.

Gaur Ermura datorren Zahir Cirsus talde kalatuliarrak bere promoziorako erabiltzen duen argazki ofizialetako bat.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin