Jolasek aurrera

17.07.08
Kultura eta Gazteria

Koadrilen arteko joko gehiago jokatuko dira gaur Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘kuboen’ proba eta soka-tirako finalak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.

Ordu bete lehenago hasiera emango zaio areto-futboleko txapelketari, udal kiroldegiko kantxan. Txapelketa Saltzaileak F.S. taldeak antolatu du eta jai egitarauaren barne dago.

Bihar play-back lehiaketa ospatuko da plazan, 22:30etatik aurrera

Bihar jokoek aurrera egingo dute, ospe handia lortu duen ‘play-back’ lehiaketarekin. Musika eta argien ikuskizun hori herriko plazan ikusteko aukera izango dugu, gaueko hamar eta erdietatik aurrera.

Aurtengo urteko jokoek arratsaldero jende eta ikusle ugari biltzen ari dira. Horietan parte hartzen ari dira hainbat ‘txaranga’ eta horien kideek jarraitzaile eta ikusle asko biltzen ari dira.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin