The Campbell Brothers, aingeruen musika

23.07.08
Kultura eta Gazteria

Gospel musikako emanaldi gogoangarria eskaini zuten bart Ermuan “The Campbell Brothers” taldeak. Mota horretako talde bat ekartzeak ikusmin handia piztu zuen herrian, haiek entzuteko egunean plazan bildutako jendetza ugaria izanik. Seikote estatubatuarra buru-belarri sartu zen emanaldian, piezarik onenekin ekinez ikusleen oniritzia bereganatzeko asmoz. Eta lortu zuen, bai horixe! Gaua freskoa zen arren, bizitako giroa ezin hobe etab enetan lasaia. Musikariek entseguan baleude bezala, kaleko arropekin jo zuten, naturaltasun osoz.

Taldea musikari bikainez osatuta dagoela eta egiten dutena oso gustukoa dutela ageria eta argi geratu zen. Kantaria ere ez zen gutxiago izan, eta ahots aparta zuela erakusteaz gain, geldirik egon ezina dela erakutsi baitzigun Besnin Braownek. Gospel deritzanaren etiketari jarraiki. hainbatek kantari gehiago egongo zirela uste zuen, filmetan ikusten dugunaren arabera. Nolanahi ere, ahots zoragarri bakar eta partikular batek plaza osoa betetzeko gauza izan zen. Bukaeran, bertaratutako guztiek ikusi eta entzundakoarekin pozarren bueltatu ginen etxera, The Campbell Borthers esk ikuskizun aparta eskaini zigutelako.

Taldeko musikariek lasai ekin zioten gauari. Jarrita eta berotze lanak eginez. Handik gutxira ezinegona sartu zitzaien gorputzean eta ezin egon ez geldi ez jesarrita ere. Taldearen musika eta bizitasunak ikusleak ere piztu zituen. Amaitu aurretik zutik eta txaloka zeuden.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin