-Ekialderantz bizikletan- tituluko diaporamaren proiekzioa

16.09.08
Kultura eta Gazteria

Andoni Rodelgo (Ermua) eta Alice Gofartek (Brusela, Belgika) munduari bizikletan buelta emanez egindako bidaiatik ekarritako materialarekin prestatutako diaporama konpartituko dute bihar. Bikoteak diaporama proiektatuko Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Diaporamari jarri zaion izenburua -Ekialderantz bizikletan- da. Jarduera hilabeteko agendaren barne dago eta udal kultura sailak antolatu du.

2004tik 2007ko urteetan bikoteak bizikletaz buelta eman zion munduari. Orain urte bete, bidaiari amaiera eman eta Ermura etorri ziren. Lagun eta senideek ekitaldi xume eta hunkigarria prestatu zieten ongi etorria emateko. Gerora, 2007 urtea amaitu aurretik beren lehen alaba jaio zen. Bidaia horretatik ekarritako materiala atondo eta antolatu ondoren, lagundu nahi diegun ermuarrokin konpartituko dute bihar arratsaldean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin