2008ko Musikaldiak kontzertu txikiak eta kalekoak uztartuko ditu

03.10.08
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak 2008ko Musikaldia aurkeztu du, zeina urriaren 17tik 25era bitarteko asteburuetan gauzatuko den. Aurtengo Musikaldiak formatu txikiko kontzertuak eta kalekoak uztartuko ditu, lehenengo urtez ez baita Ermua Zineman egingo, obrak hasita izango direlako. Hori horrela, emanaldiak Lobianon egingo dira, herriko plazara aterako den baten kasuan izan ezik. Izan ere, Lobiano Kultur Gunea XVI jauregia da, hortaz musika klasikoa entzuteko leku ezin hobea. Musikaldiak lau emanaldi ekarriko digu. Lehenengoan sokako laukote batena izango da, bigarrena musika banda batena, hirugarren metalezko boskotearena eta azkena, mistoa izango, kantua eta pianoa lantzen duten musikariena. Musikaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du.

Programa Txekiako ‘New Prazak Quartet’ taldeak irekiko du, urriaren 17ko ostiralean eta gaueko hamarrak eta laurdenetan. Bi egun beranduago, igandeko ordu batetan, Alboka Musika Eskolako Bandak Julen Izarra zuzendariaren aginduetara emanaldia emango du herriko plazan. Bost egun beranduago, 24ko ostiralean, Bilboko Orkestra Sinfonikoko kideek osatutako metalezko boskotea etorriko da. Hau ere, Lobianon izango hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Hurrengo egunean, 25eko larunbatean, programari amaiera emango zaio ’Callas omenduz’ izeneko proposamenarekin. Ikuskizuna interpretatzaile handi horren bizitzan eginiko ibilia da, bere opera-interpretaziorik aipagarrienak karakterizatuz eta dramatizatuz.

Musikaldiaren programa osorik eskaintzen dugu pdf formatuan, informazio gehiago izeneko lasterbideari lotura eginik. Programa datorren astean banatuko da herrian.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin