Sustapen bideo batean agertuko da udal liburutegia

04.11.08
Kultura eta Gazteria

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bideoa prestatu eta plazaratuko du ‘Liburutegiak topagune’ kanpainaren barne. Sustapen bideo horrek udal liburutegiak kultur integraziorako topagune aproposak direla azpimarratu nahi du, etorkinei liburutegiak ezagutarazi eta hurbiltzeaz gain. . Bideo horretan Bilbo, Gasteiz eta Ermuko liburutegiak agertuko dira. Irudien grabazioari Ermukoan eman zaio hasiera, hain zuzen ere, aurreko astean eta honakoan. Aipatu kanpaina liburutegiaren nazioarteko egunean hasi eta immigranteen egunera bitartean, hots abenduaren 18ra arte mantenduko da.

Grabazio lehen egun horretan kontrataturiko enpresaren langileak Ermura etorri zitzaizkigun. Gure udal liburutegian erabiltzaile immigrante hainbat elkarrizketatu zituzten eta zerbitzuko lan egun bat nolakoa den grabatu zuten. Eguna izatez berezia zen, eta liburutegian hainbat jarduera gauzatu zirenez, horiek ikusi eta grabatzeko aukera izan zuen etorritako ekipoak. Horien artean, immigranteentzat espreski prestatutako bisita gidatua eta helduentzako ipuin kontalariaren saio, hurrenez hurren. Ekitaldi bietan kamerak egon ziren, gertatutakoa jasoz.

Aipatu DVD horrek Bilboko San Frantzisko liburutegiko, Gasteizko Inazio Aldekoa liburutegiko eta Ermuko zerbitzuko irudiak bilduko ditu. Emaitza, aukeraketa eta muntaia egin ondoren ikusi ahal izango ditugu laster, Eguberriaren ondoren Euskal Herriko udal liburutegi guztietara banatuko baita.

Argazkian aurreko astean udal liburutegian egindako irudien grabazioa ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin