UKEk kirol eta garbiketa zerbitzuak esleitzeko deialdiak zabalik ditu

12.12.08
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak lehiaketa bi deitu ditu datozen bi urteetarako -2009 eta 2010ean- garbiketa osoaren zerbitzua eta kirol jardueren programa zerbitzua esleitzeko, hurrenez hurren. Zerbitzuok lehiaketa ireki bidezko prozeduraz esleituko dira, 905.000 euro baino gehiagoko kopuruan, BEZ barne. Lehiaketa horietan parte hartzeko agiri eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte interesa duten enpresek abenduaren 18ra bitartean, kasu batean eta, urtarrilaren 2ra bitartean bestean, bi data horiek barne.

Deialdi horien iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira, hain zuen ere abenduaren 3ko 234. alean. Garbiketa zerbitzuena halaber, Europako Egunkari Ofizialean era argitaratu izan da. Deialdiok ezagutzen emateko xedez, prentsan ere argitaratu izan dira hainbat iragarki. Hain zuzen ere, aurreko igandean argitara eman zen Bizkaian irakurlerik gehien duen egunkarian.

Garbiketa osoaren zerbitzurako kontratuaren barne autonomi erakundeak kudeatzen dituen kirol eraikin eta instalakuntza guztiak sartzen dira. Horien barne daude kiroldegia bera, Aritzmendi pilotalekua, Betiondoko instalazioak eta udal futbol-zelaia.

Kirol jarduera zerbitzuen kontratua ere integrala da eta barne hartzen ditu jarduera fisikoak, jolas eta aisialdikoak, osasun eta orotariko terapeutikoak eta barruko igerilekuko sorospen zerbitzua.

Lehiaketa bien xehetasunak, baldintza-plegu partikularrak eta gainerako agiriak web-gune korporatibo honen kontratazio atalean esekita daude. Nolanahi ere, guk horretara zuzenean iritsi ahal izateko beheko informazio gehiagoko atalari lotura egin diogu.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne