Paraiso Antzerki taldeak -Lorategian- obra antzeztuko du

19.12.08
Kultura eta Gazteria

Paraiso Antzerki talde arabarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean. Paraisok “Lorategian” izeneko obra dakar. Antzezlanak antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira ikusleei jolas-ikusmen eta ikusmen aktibo bizipena proposatzeko. Obra Charlotte Fallonekk zuzentzen du. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 1 urtetik 3ra bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da.

Sinopsia

“Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatuko du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da irudiak sortu eta eraldatzeko... jolastu eta emozioak marraztekok balio izango duena”.

Ikuskizunaren arintasunak olerki unibertso batetara eramaten gaitu, bertan umeek konfiantzaz eta harriduraz mugitzen direlarik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin