Herriko kultur programazioa osoa biltzen duen gida berria kaleratu da

15.01.09
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak herrian datozen hilabeteetan izango ditugun musika emanaldi, antzerki eta aisialdirako guztiak biltzen dituen gida berria plazaratu du. Programazio horretan sailak aurtengo lehen lau hilabeterako kontratatu dituen ikuskizunak biltzen ditu, hau da urtarrilartik apirilera bitarteko asteburuetan gauzatuko direnak. Programazioa hamabi orrialdeko eta koloretako liburuxkan kaleratu da. Diseinu erakargarri eta modernoa du eta ikuskizun bakoitzeko egun-ordu, leku eta laburpena eskaintzen diguna. Argitalpen horretara bildu dira, Ermuan izango ditugun musika kantaldiak, haurrentzako nahiz umeentzako antzerki emanaldiak, edota hitzaldi zein ikastaroak. Horiek guztiak, Lobiano Kultur Gunean gauzatuko dira, Zinema obrak egin ahal izateko itxita baitago azarotik. Gida hau jarduerok zabaldu eta iragartzeko egiten dugun lana indartzera dator eta egun argitaratzen ditugun guztien osagarri izango da, esaterako haurrentzako nahiz zine-klubeko filmen edo euskarako jardueren “Gure Agenda” bildutakoen berri emateko.

Gidaren bi mila ale argitaratu dira, zeintzuek udaletxeko, Abiapuntuko, Liburutegiko, Torretako edo Emakumearen Topaguneko bulegoetan banatuko diren. Baita Osasun zentroan, Kzgunean, euskaltegian, eta abar...

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin