Pasadas las 4 taldeak -Ateak edonon sortzen direnean- antzezlana dakar Lobianora

30.01.09
Kultura eta Gazteria

‘Pasadas las 4 Konpainiak’ haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean. Taldeak “Ateak edonon sortzen direnean” izeneko obra dakar. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Luisa eta Marisa bikoteak barre egiteko ipuinak ekarriko dizkigute. Biak Portalonian pasatako opor egunak eta bertan bizitako pasadizoak gogora ekarriko dituzte. Portalonia ate magikoz beterik dago, zeintzuek astearteetan soilik ireki daitezke. Ate bakoitzaren beste aldean, ipuin zoragarri bat dago munduko edozein lekutara eramango gaituena.

Kontu-kontari ondo pasa eta besteak ondo pasaraztea nahi dute antzezleek. Irudimena esnatu eta dena non posiblea den unibertso txikiak sortu nahi dute. Hizkuntz ezberdinen bidez komunikatzea nahi dute: abestiak, keinuak, dantzak, pasadizoak, olerkiak, ipuinak eta abar uztartuz.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin