-Serranocolina Project- ikuskizuna Lobianon izango larunbat iluntzean

12.02.09
Kultura eta Gazteria

Antonio Serrano (Madril, 1974) eta Javier Colina (Iruña 1960) musikariek emanaldia eskainiko dute Lobianon, larunbateko arratsaldeko 8etatik aurrera. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta sarrerak 5 euro balio du. Sarrerak saileko bulegoetan eros daitezke biharko arratsaldeko 3ak bitartean, eta baita joaldia hasi baino lehenago sarreran, Lobiano Kultur Guneko sarreran.

Proiektu hau momentu honetan dauden musikari onenen arteko adiskidetasun eta mirespenean du bere oinarri eta jatorria. Serranoren armonikak eta Colinaren kontrabaxuak bakarka muga asko gurutzatu dituzte, hainbat alorretan bide berriak zabaltzen ere ibiliak direlarik; emanaldi honetan beraien esperientziak konpartituko dituzte beren instrumentuen bidez hitz eginez, emozio magikoen adierazpide gisa erabiliz. Biak eskarmentu eta ibilbide handiko musikariak dira; alegia, jazzetik flamenkora, latin, tango eta Hegoamerikako folkloretik igaroz eta batetik besterako jauzia egin baitute.

Orain, jatorrizko musika eta kalitatearekin, gure gustukoa izango den proposamen berritzailea dakartzate. Bikote famatu hau Guillermo McGill (bateria) eta Mariano Diaz (pianoa) musikariekin batera dator. Laukoteak emanaldi borobila eskainiko digu. Orijinaltasuna eta musika onarekiko gustua ziurtatuta daude, talde honekin. Gozatu dezagun!

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin