Bigarren atalari ekingo dio gazteriarentzako emantzipazio eskolak

24.02.09
Kultura eta Gazteria

Gazteria zinegotzigoak abian jarritako emantzipazio eskolak ekimenaren bigarren atala landuko du martxoa eta apirilean zehar. Bigarren atal hori sexu heziketari eta familiaren planifikazioari dedikatuko zaio. Atal horren lehenengo saio gaur arratsalderako iragarrita dago, zeina Lobianon egingo den arratsaldeko zazpietatik iluntzeko zortzi eta erdietara bitartean. Gaur hizpide izango den gaia ondorengoa da: bizikidetza unitateak: familiaren kontzeptua aldatzen ari da. Gaiari gaur emango zaio hasiera eta datorren asteartean, martxoaren 3an, jarraipena izango du.

Otsailetik martxora programaturiko saioak sei dira, gaurkoa barne. Egunak eta bakoitzaren edukia ondoren zehazten duguna izango da. Saio guztiek ordutegia bera izango dute, arratsaldeko 7etatik zortzi eta erdietara bitartean.

  • Bizikidetza unitateak: familiaren kontzeptua aldatzen ari da.
    • Egunak: Otsailaren 24a eta martxoaren 3a
  • Bikotearen harremana: egonkortasun eta berdintasunean oinarrituriko harremana ezagutzea.
    • Egunak: martxoaren 10ean eta 17an
  • Istiluei konponbidea ematea, komunikaziorako gaitasunak garatzea eta emozioak kudeatzea pertsonak autonomia izateko.
    • Egunak: martxoaren 24an eta 31n

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin