Inauterietako giroa nagusituko egunean zehar

24.02.09
Kultura eta Gazteria

Ermuak agurra emango dio gaur aurtengo Inauteriei. Goizari inauteri izpirituaz blai eta gogotsu eman zaio hasiera. Izan ere, goizeko zortzi eta erdietarako Merkatari eta Ostalarien elkarteko bandak urteroko kalejirari hasiera eman baitio hirigunetik. Eguna goibeltsu eta ilun hasi eta euri tantak ere bota dituen arren, eguraldiarengatik ez da inor kikildu. Anaitasuna Ikastolaren aurreskolako taldeek Ongaraitik herriko plazara jaitsi dira kalejiran. Txikitxoek galdaragile moduan mozorrotu dira, irudi alai eta koloretsua erakutsiz.

Udalaren hainbat zerbitzutan ere, jai giro bizi izan da, eguneko jai-izpirituari jarraiki. Gizarte-Ongizate eta Kultura alorrean erromesak ikusi ditugu eta idazkaritzan farales jantzitako lankideak izan ditugu. Udal liburutegian aldiz, lankideek ipuinetako pertsonai bizidunak errepresentatu dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin