Itsasminez, haurrentzako txotxongiloen ikuskizuna

27.02.09
Kultura eta Gazteria

Rosa Martinezek haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Lobiano Kultur Gunera, arratsaldeko 5etatik aurrera. Martinezek ‘Itsasminez’ tituluko txotxongilo izeneko obra dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik 10 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Euskal mitologian oinarritutako ipuin honetan itsasoko zenbait pertsonaiarekin hainbat abentura bizitzeko aukera izango da. Itsasoa hor dago… misterioz beterik. Ilargia du lagun. Beti? Ez, beti ez du izan. Eskerrak Argi hor dagoen! … eta Osaba Joxe… Eta ipuin honetako pertsonaia guztiak. Eta zuek…baita gu ere.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin