Teatro Meridional taldeak –Negras- obra antzeztuko du gaur

06.03.09
Kultura eta Gazteria

Teatro Meridional taldeak –Negras- obra antzeztuko du gaur Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta Emakumearen Nazioarteko (martxoaren 8ko) egitarauaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan. Obra Alvaro Lavinek zuzentzen du eta ikuskizunak hirurogeita hamabost minutu irauten ditu.

Sinopsia

Mulata Latinoamerikar bat, azken urtean immigrante ilegalen lantoki batean itxita egon dena… Karibeko neska beltza, espainiar batekin paperak lortzeko ezkondu nahi duena. Mutikoa ere, bera besteko interesa du... Mali herriko afrikarra, Saheleko lautadetatik penintsulako kostalderaino eginiko bidai partikular eta terriblea kontatzen dioena bere semeari… Hiru emakumeak esklabotasunaz, izaera femeninoaz eta oso ongi ezagutzen ez dugun garaiaz –gureaz- hitz egiten digutena, urtez askoz luzatzen ari den istorioa kontatuko digutena, behar bada urte larregi.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin