Zer gertatuko, Emakumeek etxean greba egingo balute?

23.03.09
Berdintasuna

Emakumeen Nazioarteko egunaren testuinguruan, Emakumearen Euskal Erakundeak, Emakundek, kanpaina berri bat martxan jarri du, herritarroi hausnarketa egin nahian. Jakin badakigunez, etxeko gauzen ardura emakumeen lepo gainean ustez ditugu lau kasuetatik hirutan, hau da, %75ean. Hori horrela, kanpaina hasi dute, bakarka nahiz taldeka parte-hartzekoa, egiten diguten galdera bati erantzun diezaiogun. Galdera ondoko hau da: “Zer gertatuko litzateke emakumeek greba egingo balute?”. Ez greba etxetik kanpoko lan profesionaletan edo enpresetan, baizik eta greba etxean, eguneroko etxeko eta zainketa lan eta arduretan. Hau da, ordaindu gabeko lan zama estra horretan, gizarteak aintzat hartzen ez duen eta gutariko askok inoiz behar beste eskertzen ez dugun horretan.

Erakundeak bere web-gune ofizialean microsite prestatu du kanpainaren irudia eta parte-hartzeko oinarrien laburpena eskaintzen dituelarik bertan. Bertan planteatutako galderaren inguruan herritarrok ditugun erantzun, ideia eta burutapen edo ekarpenak jasotzea espero du. Eta bertara sartzen garenak horiek guztiak ikusi ahal izango ditugu. Kanpaina indarrean izango da hiru hilabetez eta ekainaren 3an amaituko. Epe honetan bidaltzen diren ekarpenak jaso, aukeratu, argitaratu eta zabaldu egingo dira web orri horretan. Zure ustez, gure gizartean zer gertatuko litzateke gure inplikazio ezagatik, ama, kidea, emazte, alaba, eta abarrek etxeko zereginak egiteari eta familia kideak eta horien beharrak atenditzeari uko egingo baliote? Pentsa ezazu, hausnarketa sakona egin eta erantzunen bat duzunean, Emakunderen web-gunera bidali eta konpartitu gizartearekin. Anima zaitez eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara