Euskal Jaiaren XXXII. edizioa ospatuko Ermuak asteburu honetan

24.04.09
Gizartea

Ermuak Euskal Jaiaren hogeita hamabigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko txindurri eta Gure Ametsa dantza eta txistu taldeek antolatzen dute txandaka urtero. Antolatzaileek laurehun bat dantzari etorriko direla aurreikusi dute, gehienak Durango aldekoak eta bakarren bat Debabarrenekoa. Talde horiek Berriz, Durango, Atxondo, Elorrio, Markina eta Mutrikutik etorriko zaizkigu. Ermuan Euskal Jaia maiatzaren lehen asteburuan ospatu izan da urte askotan. Aurtengoan, data astebete aurreratu denez eta Lekeition antolatzen denarekin bat egin duenez, hainbat taldek etorri ezina adierazi dute.

Euskal Jaia Asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari bihar arratsaldean emango zaio hasiera. Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:

Egitaraua

  • Apirilak 25, larunbata
    • 19:00etan: Erromeria Aiko taldearekin Orbe Kardinalaren plazan
  • Apirilak 26, igandea
    • 10:00etatik 10:30etara: Taldeen harrera San Pelaio parkean
    • 10:30etatik 11:00etara: Hamaiketakoa.
    • 11:00etatik 13:0etara: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
    • 12:45etatik 14:00etara: Bizkaia eta Nafarroako dantzen.erakustaldia plazan
    • 17:00etan: Dantza erakustaldia herriko plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan