Zine-klubak apirileko emanaldiak itxiko, Fesserren –Camino- proiektatuz

29.04.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak apirileko emanaldiei amaiera emango die bihar Javier Fesserren “Camino” filma proiektatuz. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma produkzio nazionala da, 2008. urteakoa eta Javier Fesserrek idatzi eta zuzendutakoa. Zinta dramaren generoan txertatzen da eta benetako gertakizunetan oinarriturik dago. Iaz sei sari eskuratu zituen Goya sarietan. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Hamaika urteko neskatila gazteak bizitako abentura emozionala kontatzen du. Neskatila oso fededuna da eta aurre egin beharko die bizitzako bi gertakizun berri eta oso garrantzitsuei batera: maitemintzea eta bizitza galtzea. Filma Alexia Gonzalez Barrosen bizitzan oinarriturik dago. Neskatila Opus Dei elkarteko kide zen familia baten alaba gazteena zen, minbiziak jota hamalau urterekin 1985 hil zena. Egun santu egiteko bidean dago.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan