Hizkien bideak kulturara garamatzate
Udal liburutegiak tamaina handiko eta koloretako letrak pintatu ditu Teresa Murga eraikinaren sarbide eta eskaileretan. Lurreko letra horiek liburutegiko, euskaltegiko eta HHE ikastegiko kultura, literatura, hizkuntzak, lengoaiak adierazten dute. Hizkiak zerbitzu horietatik beren kabuz atera dira herritarrekin bat egiteko. Ekimenaren bidez, herritarroi gogorarazi nahi zaigu eraikinean bildutako zerbitzu horietan eta horien bidez kulturarekin bat egin dezakegula.
Hortaz, pintatutako letra horiek herriko zonalde hori identifikatzen dute, bertan kulturari loturiko hainbat eraikin eta zerbitzu baitaude, esaterako, Lobiano, Musika Eskola, Zinema, eta abar…Ekimenak aipatu zerbitzu horiek kultura eremu handi horren baita dauden zerbitzuok ageriago jartzen ditu.
Letrak kolore ugari eta ezberdinetan pintaturik daude zerbitzuotara joaten eta erabiltzaile diren pertsona guztien aniztasuna adierazi nahi dutelako, horien jatorri, izaera, arraza edo ideologiaz gain.
Ekimena, esan bezala, udal liburutegiarena izan da eta aurtengoan egin izan da, zerbitzua eraikinean bere hamargarren urteurrena bete izan duelako. Gainera, gure herrian ezagutzen dugun udal liburutegi hau orain hogei urte ireki zen estreinakoz.
Udal liburutegiaren helburua da ekimenarekin kulturaren eragile gisa jokatzen duen papera indartzea, bere eginkizuna zerbitzuaren horma fisikoetatik at ateraz. Eta, aldi berean, Ermuan eta herritarren artean kultura hedatu eta zabaltzeko duen konpromisoa azpimarratzea.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
