Udalaren Webgunea are eta seguruago

19.05.09
Erakundea

Ermuko Udalaren webgune korporatiboak ziurtagiri berri bat erantsi dio bere sistemari. Ziurtagiri hori zerbitzari segurua izatearena da, Extended Validation (EV) izenekoa hain zuzen ere. EV ziurtagiriak SSLak gure konfiantza linean ezartzeko modu erraz eta fidagarria eskaintzen digu web-orrietako bisitarioi, babes-geruza gehigarria ematen baitigu zerbitzari seguruko ziurtagiriei. Extended Validation (EV) duten SSL ziurtagiriek bakarrik lortuko dute segurtasun handiko web-nabigatzaileek helbide-barra berdea erakustea, alegia, SSL ziurtagiria duen erakundearen izenarekin eta hori jaulkitzen duen ziurtatutako autoritatearen izenarekin batera. Barra berdeak orriko bisitariei ohartarazten die transakzioa zifratuta dagoela eta erakundea sektoreko estandarrik zorrotzenei jarraiki kautotu dela. Horri esker gure webgunean nabigatzen dugunok ziur egon gaitezke benetan Ermuko udalaren webgunean gaudela, eta beraz, inor ez zaigula ziria sartzen ari phising edo nortasuna ordezkatzea izeneko jokaeraz. Hori horrela, giltzarrapoaren gainetik pasaz gero, ikus dezakegu ‘Izenpek’, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa publikoak, zerbitzariaren ziurtagiria luzatu dioela Ermuko udalarentzat.

Estatuan zerbitzu hau eskaintzen duen lehenengo entitatea da ‘Izenpe’. Horretarako hitzarmena sinatu izan du web nabigatzaile garrantzitsuenekin, esaterako Internet Explorer, Mozilla Firefox, Opera edo Safarirekin. Halaber, gure udala ziurtagiri mota hau ezarri duen lehenengo erakundea izan da Espainian; aintzindaria. Horiek horrela, ziurtagiri berri horri esker udalaren webgunea erabiltzen dugunok une honetan dauden segurtasun neurririk zorrotzenak ditugula, erakundearekin izaten eta egiten dituzten kudeaketetan.

Webgune honek eskaintzen dituen segurtasun neurri eta berme zehatzak zeintzuk diren ikusteko, segurtasun atalera jo eta bertan irakurri daitezke, ondorengo lasterbidea erabilita.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen