Alboka Musika Eskolak matrikulazio epea zabalik du

01.06.09
Gizartea

Alboka Musika Eskolak matrikulazio epea zabalik du, gaurtik ekainaren 15era bitartean, biak barne. 2009-2010eko ikasturte berrirako izena eman ahal izango dute lau urtetik gorako haurrek eta musika ikasi edo horretan aurrera egin nahi dutenek helduek. Eskolak ondorengo ikasgaiak eskaintzen ditu: abesbatza, lengoaia musikala eta taldea. Instrumentuak jotzen ikasteko dagoen aukera oso zabala da: akordeoia, trikitixa, panderoa, biolina, biolontxeloa, flauta trabesera, gitarra klasikoa nahiz elektrikoa, baxua, klarinetea, saxofoia, perkusioa, pianoa, tronboia, tronpeta eta txistua.

Alboka Musika eskolan maila ezberdinak daude, hastapenetik hasi eta aurreratueneraino. Horrez gain, abesbatza edo koruak era badituzte, haur nahiz helduenak, horietan sartu eta kantatzen ikasteko aukera paregabea eskaintzen dutenak. Eskolak prezio bereziak eta deskontuak eskaintzen die kide bat baino gehiago matrikulatzen dituzten familiei. Argibide gehiago eta izen emateak egiteko jo eskolaren egoitzako bulegoetara, Goienkale 4ko eraikinaren behe solairura, edota deitu arratsaldez : 943 17 18 00 eta 943 17 12 98 telefono zenbakietara.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako