Zine-klubak gaur –Ilegal – filma proiektatuko du, Immigrazio jardunaldien barne

04.06.09
Gizartea

Nazioarteko lankidetza eta garapenaren alde lanean diharduten gure herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) elkarteak antolatu eta proposatuta, gaurko zine-klubearen emanaldian ‘Ilegal’ filma proiektatuko da. Elkartea aste honetan eta Mudo Drogot taldearekin elkarlanean gaurko emanaldia prestatu du, Immigrazio Jardunaldien bederatzigarren edizioa. Gaurko saioak ekaineko emanaldiei hasiera emango die. Filmak legez kanpoko immigrazioaren drama eta bide hori erabiliz Europara etorri nahi duten pertsonekin mafiek duten jokaera salatzen du. Filma Espainiako produkzioa da, 2003. urtekoa eta Ignacio Vilak zuzendutakoa. Zinta dramaren generokoa da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Erreportari bikote batek beren bizitzako lanik borobilena egiten saiatuko dira. Afrikatik Europara ilegalki immigranteak garraiatzen duen mafia deskubritu nahi du, jokaera horren moralitate eza eta pertsona horiek bizi duten drama salatzeko xedez.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen