Extremadurako XVIII. kultur astea pil-pilean gaurtik i gandera

05.06.09
Gizartea

Azken egunetan herriko Extremadurako Zentroak antolatutako kultur astearen XVIII. Edizio ospatzen dihardugu. Aurtengo programa pil-pilean jarriko da aste bukaera honetan. Ekitaldiei astearekin batera eman zitzaien hasiera astelehenean, hainbat txapelketa, haurrentzako eguna eta gastronomia plater tipikoekin. Nolanahi ere, jarduera nagusiak gaur ostiraletik igandera bitartean izango dira, egun bakoitzean hainbat jarduera proposatzen eta jasotzen baitira egitarauan. Dotozen egunetarako programan aurreikusitako jarduerak eta horiek ordutegiak ondorengoak dira:

  • Ekainak 5, ostirala
    • 19:00etan: Jon Maia Soria idazleak ‘Riomundo’ liburua aurkeztuko du elkartearen egoitzan eta ondoren solasaldia egingo da.
    • 23:3etan: Merche kantariak egoitzan bertan emanaldia emango du.
  • Ekainak 6, larunbata
    • 11:00etan: Areto-futbol partida Juventud C.C.E. eta Ermuko taldeko hai bat jokalarien artean, udal kiroldegian.
    • 13:00etan: Ardoa eskainiko zaie bazkide, agintari eta gonbidaturokei.
    • 17:30etan: Dantza erakustaldia, San Pelaio parkean. Talde parte hartzaileak:
      • Zumake
      • Rocio
      • Gure Ametsa
      • Flor de Tomillo
    • 23:30etan: ‘Gramóla’ taldeak girotuko duen dantzaldia, egoitzan bertan.
  • Ekainak 7, igandea
    • 14:30etan: Adiskidetze-bazkaria.

Kutur asteko egitarauak Extremadurako Juntaren, Extremadurako Elkarteen Federazioaren eta Ermuko udalaren babesa eta diru-laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen