Etorkientzako ‘Aisa’ ikastaro berria udan

12.06.09
Euskara

Inmigrazio zerbitzuak eta Euskara Sailak elkarlanean antolatu zuten AISA ikastaroaren aurtengo lehen kurtsoak amaiera izango du, ikastaro hau martxoan hasi zen eta astean bi egunetan Ermura etorri berri diren hamar lagunentzako euskara hizkuntzarako gertuko harrera eskaini da. Sail hauek proiektu honekin badira hainbat urte hasi zirela eta ikastaro motz hauen bitartez euskarazko oinarri-oinarrizko kontzeptuak ikasi eta hauetaz baliatuz gizartaratzeko tresnak eskaintzea da helburu. Harrera mota hau etorri berri direntzako behar-beharrezkotzat jotzen dute, beraz, proiektu honekin aurrera jarraitu eta urtez urte eskaintza berriak egiteko asmoa agertu dute.

Hori dela eta ekaina amaierako eskaintza berri bat egingo da. Oraingo honetan, berriz, oporren gertutasuna dela eta, ikastaroa egunean hiru orduz, goizeko bederatzietatik eguerdiko hamabietara burutuko da eta 60 orduko iraupena izango du. Interesaturik daudenek informazio bila jo dezatela Euskara Sailera zein Inmigrazio zerbitzura. Ekainaren 19an izena emateko epea amaituko da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin