Bidezko merkataritzako gaiez osaturiko otarra Romana Horcajadarentzat
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMEk) orain egun batzuk zozketaturiko bidezko merkataritzako gaien otarrak, jada, badu jaberik. Aipatu otar hori Romana Horcajada andreari egokitu zaio, bera izan baita 05343 zenbakiarekin saritutik suertatutako txartelaren jabe. Txartel hori Romanak herriko “Mari Asun lore-dendan” jaso zuen egindako erosketagatik. Gaur goizean Romanak otarra jaso du denda-buru den Mari Asunen eskuetatik, establezimenduan bertan eginiko ekitaldian. Romana Horcajada pozik agertu da sariarekin, “estreinakoa baita horrelako zozketetan ezer egokitu izan zaiola”. Otar hori Inmigrazio Jardunaldien barne ekainaren 6an egindako kulturen arteko jaialdian zozketatu zen. Eusko Jaurlaritzak ekimen honi bere babesa eta dirulaguntza eman dio. Zorionak, irabazleari.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan