Zine-klubak –Rosas rojas- filma proiektatuko du gaur

18.06.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak ekaineko emanaldiekin aurrera jarraituko du gaur. Hilabete honetan filmak zine homosexual eta lesbianoari dedikatuko zaizkio. Gaur “Rosas Rojas ” titulaturikoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma koprodukzio britaniarra da, 2006. urtean aurkeztu zena eta Ol Palkerrek zuzendu zuena, 94 minutu irauten ditu. Zinta komedia erromantikoaren generokoa da eta emakumeen arteko homosexualitateaz hitz egiten du. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Bere ezkontzaren egunean eta aldarera doanean Rachelek bere bizitza osoa igaro eta konpartitzea nahi duen pertsona ikusten du. Pertsona hori ez da bere mutil laguna izango, ez eta gonbidatuetako mutil liraina ere… aukeraturikoa ezkontzarako loreak jarri eta ekartzeko ardura duen neska da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan