Imagen
San Pelaio auzoa jaietan dago
30.06.09
Kultura eta Gazteria
San Pelaio auzoak bart arratzean eman zien hasiera bere jaiei. Aurtengo edizioa xumeagoa da, ohiko jolasak berreskuratzen ditu eta programa umeei dedikatzen zaie bereziki. Aurten ez da dantzaldirik izango gauez. Jarduerarik gehienak asteburuan gauzatuko dira. Programa ekainaren 29 hasi eta uztailaren 5ean amaituko da. San Pelaio auzoko jaiak herriko jai nagusien aurreko lehenak dira, datorren astean Sallabenteko auzokoei lekukoa emango dizkietelarik.
Jarduera guztiak auzoko jai-batzordeak antolatu ditu udal honen beraren laguntza ekonomikoari esker. Egitarauan aurreikusitako jardueran ondorengo hauek dira:
Programa
- Hilak 29, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Soka-tira eta aulkien jolasak.
- Hilak 30, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Jolas gehiago: Gymkanna eta Goilararena.
- Uztailak 1, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Bizikleta geldoen eta zapiaren lasterketak.
- Uztailak 2, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Haurrentzako jolas gehiago: adreiluak eta limoia. Pintxo lehiaketa.
- Uztailak 3, Arratsaldeko 5etatik 7etara:
- Pintura lehiaketa: gaia auzoa.
- Animalien lehiaketa.
- Uztailak 4, larunbata
- 16:30etan: Bolo-palma txapelketa, Aritzmendi bolatokian.
- 17:00etan:Puzgarriak San Pelaio parkean.
- Uztailak 5, igandea
- 12:00etan: Meza auzoko kaperan
- Jarraian:txikiteo auzoko tabernetatik.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
