Herriko ostalaritza establezimenduetan gastatzeko txekea zozketatuko du EMEk

08.07.09
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMEk) herrian erosketak egitea eta kontsumitzea sarituko du beste behin. Duela egun batzuetatik elkarteko ostalariek boletoak banatzen ari dira bezeroen artean, eta uztailaren 15ean 150 €ko txekea zozketatuko dute. Saria elkarteko kide eta ostalaritzako adarrekoak diren establezimenduetan erabili ahal izango da, edari edo jakien truke. Eusko Jaurlaritzak kanpaina hau babestu eta diruz lagun du. Zalantzarik gabe, aukera ona saria eskuratu eta herriko Santixau jaietako egunen batean gastatzeko. Zorte on, guztioi!

 Argazkian Ermuko Merkatari eta Ostalarien Alkarteak abian jarri duen azken ekimenaren kartela ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan