‘Seiren’ taldeak Santixauetako emanaldiei hasiera emango die gaur

14.07.09
Kultura eta Gazteria

‘Seiren’ taldeak kantaldia emango du gaur gauean Valdespinako Markesaren parkeko plazatxoan, gaueko hamarretatik aurrera. Emanaldia Santixauetarako programatutakoen arteko lehen izango da. Seikoteak euskaraz kantatu eta pop-folk musika lantzen du eta momentuz merkatura atera duen lehen laneko kantak –‘Pertsona baten bila’- tituluan bildutakoak eskainiko ditu.

Taldearen hainbat datu biografiko

Taldea 2005 urtean sortu zen Jokin eta Onintze ezagutu zirenean. Seikote bezala eta bi urteko ibilbidearen ostean -aurreko hainbat proiektu kenduta-, Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute Axular Arizmendi musikariaren eskutik, zeinek diskoan parte hartu du bere arreba Garoarekin batera.

Beste gonbidatu batek (Xabier Vallek, Uillean Pipe eta whistleak sartu ditu, geroztik, taldeak. zazpigarren taldekide baten bidez (Aritz Carballo) zuzenekoetara eramango duen sonoritatea eskainiz.

Gaur, Jokin Lacalleren ahotsa eta biolina, Onintze Garciaren ahotsa eta gitarra akustikoa, lmanol Goikoetxearen gitarra elektrikoa, Mikel Nuñezen teklatua eta akordeoia, David Gorosperen perkusioa, Carlos Costaren baxua eta Aritz Carballoren irlandar whistleak osatzen dute taldea.

Lehen lanaren aurkezpenean ilusioz beterik agertu zen SEIREN taldea, gaur gauean beraien lana eta musika defendatuko du zuzenean joz, 2008ko urtarriletik aurrera egiten ari den legez eta ilusioz.

  • Argazkian, ''Seiren'' taldea zuzeneko emanaldi batean ateratakoa, gaur Ermuan emango duen bezalako batean

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin