Costa Ricako Rosa Sanchez kantautoreak kantaldia emango du

15.07.09
Kultura eta Gazteria

Rosa Sanchez kantautoreak kantaldia emango du gaur Valdespinako markesaren parkean. Ikuskizuna gaueko hamarretan hasiko da. Ekitaldia Komite Internazionalistak antolatu du eta herriko jai nagusien egitarauaren barne txartatzen da.

Rosa sanchez San Jose herrian jaiotakoa da (Kosta Ricako hiriburuan). Duela hamar urte baino gehiago hego Amerikan zehar bidaiatzen hasi zen eta Mexikoko ‘Chiapas’ estatura iritsi eta bertan finkatu zen, orain dela zazpi urte. “Lekuak liluratu egin ninduen, jendearen borroka adibidez, eta bertan gelditzea erabaki nuen. Nire musikan Chiapasek ez ezik eragina du mundua bere osotasunean, mundu osoko borroka, zailtasunak eta esperantzak. Nire musika nire konpromisoa da, komunikatzen duen edonor bezala, eta bizitzari kantatzen diot. Eta noski, Chiapas erreferente garrantzitsua da niretako” kantari latinoamerikarrak adierazi duenez.

Rosa Sanchezek bizi izandako leku ezberdinetako musika estilo ezberdinak uztartzen ditu eta bere ahots kontra altuarekin abestuz. Horien artean, Brasilgo bosanova eta Son Jarachora, Mexikoko musika tradizionala daude eta nola ez, hainbat kantautoreen abesti eta estiloetatik edanez, esaterako: Violeta Parra, Victor Jara, Chavela Vargas, edo Tom Jobim, besteak beste.

  • Argazkian Rosa Sanchez kantaria zuzeneko emanaldi batean

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin