Jokin Uriartek irabazi du 'Urko 69tan ezetz' lehenengo mendi igoera kronometratua

20.07.09
Gizartea

Larunbatean jokatu zen lehendabizi Urko mendira -69 minutu neurtuetan igotzeko proba: Urko-69tan ezetz! Irabazle eta probako txapeldun Jokin Uriarte gaztea izan zen, ordu bete, bederatzi minutu eta segundo batzuek behar izan zituelako bidea egiteko. Txapeldunak izen-emateengatik bildutako dirua, hori gordetzen zuen itsulapikoa, txanpan botila eta mendiko txapeldunaren bisera puntu gorriduna jaso zituen. Artarrai taldearen ekimenak gauza on ugari lortu zituen: giro aparta, kiroltasuna eta mendizaleen erantzun ezin hobea. Hori horrela, seguruenik proba errotu eta hurrengo urteetan ere gauzatuko da.

Estreinako edizio hau aparta eta oso arrakastatsua suertatu da. Artarrai mendi taldeak asmatu egin du, bai horixe, mendizaletasuna horrela sustatzen baita. Mendira joateko eguraldi ezin hobeak lagundurik 10:00etan 68 lagun Urko gainera abiatu ziren erritmo kontrolatuan, bai ze partaideek aldez aurretik ondo baino hobeto neurtua baitzuten norberak gailurreraino ematen duen denbora, astean zehar Urkorako bideak izan duen ez-ohiko jendetza horren erakusle eta egia esan, entrenamendu horiek alperrikoak ez dira izan.

Antolatzaileen arabera, 69ak emateko 10 minutu falta zirela oraindik puntara igotzen ez zen inor ikusten, eta denbora-muga hurbildu ahala hasi ziren lehengoak agertzen. 14 lagun tontorrera heldu eta erlojuak 69a oraindik jo barik, 15.a izan zen saria eskuratu zuena, Jokin Uriarte ermuarra. Orduan "oskola" jo eta ziztu bizian gainontzeko partaideak igo ziren. Giro ona eta goiz pasa aparta.

Ondoren ekimena laburbiltzen duen argazki sorta eskaintzen dizuegu. Argazkiak gure lankide Fernando Aranberrik utzi dizkigu, berak ateratakoak baitira.

 

  • Argazkian Jokin Uriarte txapeldun gaztea, jasotako opariak eskuetan dituela
  • Parte hartutakoen talde bat gailurrera iritsi ondoren. Atzeko aldean Ermua hirigunean irudi paregabean.
  • Urko mendira igotzeko lasterketa kronometratuan parte hartu zuten guztiek taldeko argazkia atera zuten oroigarri gisa

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan