Costa Ricako Heredia hiriko alkatea Ermura etorri da toki-administrazioaren egitura ezagutzeko

24.07.09
Erakundea

Herriko alkate Carlos Totorikak Heredia (Costa Rica) hirikoari, Jose Manuel Ulateri, harrera egin dio gaur goizean, gure udalaren egitura eta funtzionamenduaz aritzeko agintariek egin duten lan bileran. Hegoamerikako agintaria Ekialde Hurbilerantz bidaian izanik, bi eguneko geldialdia egin du Espainian, hainbat udal administrazioen egitura zuzenean ezagutu eta ikusi ahal izateko, gurea tarteko. Costa Rican administrazioa erabateko egitura zentralista batean oinarritzen da eta bertako alkatetzak estatuan gastatzen den guztirakoaren %3 soilik kudeatzen dute. Agintaria udalak indartzeko eta deszentralizatzeko FOMUDE izeneko proiektu baten barne etorri da gurera. Aipatu proiektu hori Europako Batasuna eta Kosta Ricaren artean hitzartua dago.

Alkateek elarrekin eman dituzte goizeko hainbat ordu. Denbora horretan hiritarren segurtasunaz, hiri eta lurralde antolamenduaz, udaleko zergaz, eta toki-garapenerako udalez politikaz hitz egin dute. Azken atal horren barne ondoren zerrendaturiko aspektuak landu dituzte: sustapen ekonomikoa eta ETEentzako laguntzak, industriarako lurra, enplegua, trebakuntza eta lanbide aholkularitza sustatzeko neurriak, emakumeen berdintasuna lortzeko planak, Agenda 21 bezalako ingurumen jarduerak, eta beste abarren artean.

Jose Manuel Ulate pertsonai garrantzitsua da Costa Ricako politikan. Partido de Liberación Nacionaleko kide da, zeina Internazional Sozialistaren barne txertatzen den, eta egun Errepublikako presidente Oscar Ariasen lagun-mina da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen