Felix Prol jarduneko alkate izango da udan

28.07.09
Erakundea

Felix Prol Salgado alkateorde eta hirigintzako esku-ordea jarduneko alkate moduan geldituko da oporraldian gure herrian. Prolek Carlos Totorika ordeztuko du datozen asteetan, titularrak udako atsedena hartzen duen jardunaldietan. Totorikak azken ostiralean, uztailak 24an Dekretua sinatu du ordezkatze horretarako behar den izendapena eginez. Hori horrela, datozen egunetan Félix Prol izango da alkatetzako eta udaletxeko gaiez arduratuko den politikaria.

Udalbatzak ere oporraldia izango du datozen asteetan, kide-anitzeko organorik ez eta batzorderik ez baita bilduko abuztuan zehar, ezohiko izaeraz eta ezinbestean eta premiazko izaeraz ez bada behintzat. Irailera bitartean, udal alderdi politikoek atseden hartuko dute, udaren bueltan indarberriturik bueltatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen