Ermuan doako helbide elektronikoa emateko 'BiscayTIK' kanpaina hasi da

19.08.09
Erakundea

Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko lurralde historikoko herritarrentzat sortu den publizitaterik gabeko doako helbide elektroniko zerbitzuaren promozio kanpaina egiten ari da BiscayTIK Fundazioaren bitartez. Hori dela eta, Ermuko herritarrek gutun bat informazio osoarekin hurrengo egunetan jasoko dute.

Proiektuaren helburuen artean administrazioa herritarrengana hurbiltzea dago baina herritarrek administrazioarekin komunikatzeko ez ezik, beste gauza batzuetarako erabil dezakete kontu haueta norberak nahi badu posta pertsonala ere izan daiteke. Aldi berean aukera ematen du postako helbide bat edukitzeko Lurraldeari dagokionez adierazgarria den domeinu baten, bizkaia.eu, eta ahaztu gabe hori Bizkaiko administrazio publikoen babeseta bermearekin egiten dela.

Bizkaian erroldatuta dauden eta 14 urte baino gehiago dituzten pertsona guztiek zerbitzu berri honen informazioa jasoko dute Bizkaiko Foru Aldundikigorriko duen gutun pertsonalizatu baten bidez. Gutun horrek aktibatzeko balioko duen kode bat izango du, eta bizkaia.eu domeinuari lotuta posta elektronikoko zure kontu berria sortzeko erregistroko web orrira iristeko esteka bat.

Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Posta-zerbitzuan erregistratzeko eta zerbitzura sartzeko honako URL honetara jo behar da: http://www.bizkaia.eu.
  • Posta-kontuak bizkaia.eu domeinuari lotuta egongo dira.
  • Mezuak bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen du.
  • Mezuakbilatzekoaukeraematendu.
  • 5 GBko edukiera du.
  • Kontaktuak kudeatzeko aukera ematen du.
  • Zereginen egutegia ere badu.
  • Euskaraz nahiz gaztelaniaz erabili daiteke.
  • A Bikoitza.

Lehenengo fasean, posta-zerbitzu hau honako udalerri hauetako herritarrek bakarrik erabili ahal izan dute: Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Mundaka eta Arratiako Mankomunitatea. Uztailaren 7tik aurrera, Bizkaiko gainerako udalak ere sartzen ari dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen