Imagen
Irailetik aurrera Ermuko udal zerbitzuen ordutegia
27.08.09
Erakundea
Irailean Ermuko udal zerbitzuek beren ohiko ordutegia errekuperatuko dute. Hori horrela, jarraian udal zerbitzu guztien ordutegiak adierazten ditugu:
- Udal kiroldegia
- Miguel Ángel Blanco kiroldegiak eta Aritzmedi frontoiak irailetik aurrera bere ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 8etatik 22:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da. Igandeko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.
- Beste alde batetik, Betiondoko instalazioak astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:30etara irekita egongo dira. Larunbateko ordutegia 8:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Igandeetan eta jaiegunetan irekita egongo da 8:30etatik 14:30etara.
- Igerilekua ez da irekita egongo irailearen 7a arte. Bitartean, UKEko bazkideek Eibarko igerilekua, barnean dagoena, erabili ahal izango dute.
- Udal liburutegia
- Udal liburutegiak irailearen batetik aurrera (asteartea) bere ohiko ordutegia izango du, hau da, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 20:30etara eta asteburuetan eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Udal euskaltegia
- Euskaltegiaren ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da.
- Kz Gunea
- Ermuko Kz Gunea Irailearen batean irekiko da eta bere ordutegia izango da honakoa: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago lortzeko Kz Gunea bisitatu daiteke.
- Lobiano kultur Gunea
- Lobiano Kultur Gunearen ordutegia izango da honakoa: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
- HHE
- Zerbitzu honek adierazi du irailaren 2tik (asteazkena) 8ra (asteartea) bai matrikula bai matrikulen baieztapenak egingo direla honako ordutegian: 16:00etatik 19:00etara.
- Emakumeen topalekua
- Emakumeen topalekua eta famili laguntzarako zerbitzua beren ohiko ordutegia errekuperatuko dute irailean. Hori horrela, irailetik aurrera bere ordutegia izango da honakoa: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Abiapuntu
- Zerbitzu honek ez ditu bere ordutegian aldaketak egingo, abuztuan urtean zehar duen ordutegi berbera izan duelako.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Mantxibar-Oterreko eta Urkoko plan bereziek parte-hartze prozesua izango dute, herritarren ekarpenak jasotzeko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen