Jendetza bildu da gaur, udako generoari irteera emateko azokan
Herriko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolaturiko azoka berezia gaur goizean hasi da. Ermuko hamabi denda Orbe Plazako frontoira bildu dira, udako azken generoari irteera emateko xedez. Udako denboraldi eta merkealdia amaitutzat eman ondoren, oraindik saldu gabe geratu diren produktuak eskaintzen hasi dira merke eta azkenengoz. Azokak ikusmina piztu du eta goizean goizetik jende asko hurbildu da, plazan jarritako etxoletara. Ekimenean erabiliko duten leloa ondokoa da:“Orain duzu eskuratzeko aukera ezin hobea. Lortzeko azken aukera”.
Azoka Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaurtik larunbatera bitartean. Gaur eta bihar azoka goiz eta arratsaldez izango da zabalik, goizeko 10etatik ordu 1etara bitartean eta arratsaldeko 4,30etatik 8etara. Larunbatean berriz, bakarrik goizez irekiko da, 10etatik ordu 1etara bitartean. Azoka horretara herriko hamabi establezimendu bilduko dira: Gauzak, Peque´s, Margel, Marisa, Angela, Elástic, Gutiérrez, Arrate, Kenke, Boress, Izagirre eta Horacio. Bertan gizon, emakume eta umeentzako jantzi,m zapata, lentzeria, barruko arropak eta osagarriak salgai jarri dira prezio oso onean. Elkarte antolatzaileak gure udalaren laguntza jaso du.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan