UKEk eta ikastetxe guztietako GEk multikirola programatu dute ikasturte hasi berrirako

18.09.09
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) eta herriko bost ikastetxeetako Gureso Elkarteek (GEk) 2009-10 ikasturterako multikirola eskaintza zabal prestatu dute, Lehen Hezkuntzako 1ngo mailatik 6era bitarteko ikasleentzat. Eskaintzak hogei espezialitatetik gora aurreikusten ditu. Egitaraua osoa euskaraz garatuko da begirale espezializatuekin, urriaren 1etik ikasturtearen amaiera bitartean. Parte hartu nahi duten ikasleek izen-emate orria bete eta beren ikastetxean entregatu behar dute. Mallabiko Learreta-Markina Herri Eskolari ere ekimenaren berri eman zaio, bertako ikasleek parte hartzeri izan dezaten nahi badute. Izen-emateak, datorren astean, irailaren 22an itxiko dira. Izena-ematen dutenek Kirol Erakundeko bazkide izan beharko dira.

Guraso Elkarteen koordinadorak eta UKEk haurrak taldetan banatuko dituzte. UKEk jarduera eta talde bakoitzagatik dagokion hileko kuota Guraso Elkarteei bideratuko die. Talde bakoitzean zortzi ume izango dira eta gehienez ere hamabost. Taldeak maskulinoak, femeninoak edo mistoak izan ahal dira, jarduera berdinerako. Ekimena hainbat helburu ditu: batetik, kirol batean baino gehiagotan parte hartzen hasteko aukera ematea, gerora, bakoitzarentzat egokiena edo gogokoena aukeratzeko. Bestetik, norbanakoaren eguneroko bizitzarako eta kirol jarduerarako onuragarria izango den eta aisialdi edo mantenu edo errendimendura orientaturiko mugimen, adierazpen edo sormen oinarria lortzea. Azkenik, Ermuako ikasleek elkarezagutu eta beraien arteko harremanak sustatzea.

Argibide eta zehetasun guztiak, ekimena aurkeztu eta ezagutarateko argitaratu den hiru orrikoan jasotzen dira. Agiri hori pdf formatean eskaintzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne