Kulturak urteko azken hiruhilabeteko tailerrak aurkeztu eta izen-emateak ireki ditu gaur

22.09.09
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak urteko azken hiruhilekoan Lobiano Kultur Gunean egingo diren zenbait tailer programatu ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak egiten gaur hasiko dira eta urriaren 2ra artean mantenduko, baldin eta lehenago plazak betetzen ez badira. Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren lau tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak urritik abendura bitartean gauzatuko diren.

Proposamen berrian aurrekoetan harrera ona izan duten hainbat ikastaro bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta maché paperaz eskulanak egitea proposatzen da, astelehenero 19:15etatik 21:15etara bitartean. Bigarren tailerrean, aurpegiko masajea eta makillaje landuko dira, Hirugarrenik, lasaitze teknikak ikasteko tailerra dugu, 60 urteko pertsonentzat. Aurreko bi horiek, astearteetan egingo dira, bata arratsaldeko ordu 2 eta erdietatik lau eta erdietara eta zazpietatik bederatzietara bitartean, hurrenez hurren. Azkenik, artearen historia barneratzeko tailerra ere emango da, asteazkenetan arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara bitartean.

Ikastaro guztiek 20 € eta 30 € artean balio dute eta 20 orduko izango dira, erlaxazio teknikarena izan ezik, 10 € balioko baitu. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00 bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitua da eta bulegoa zabalik dago goizeko 11etatik arratsaldeko 13etara. Kultura zinegotzigoak bizi ari dugun egoera ekonomikoaz jabeturik Lobiano Kultur Gunean egingo diren tailerren zenbatekoaren jaitsi egingo du, horietara ahalik eta jende gehiago joan ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin