Mudo-Drogot elkateak zine-klubeko urriko emanaldiei hasiera emango die gaur

01.10.09
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko urriko emanaldiei hasiera emango die gaur. Gauean urrirako programaturiko bost emanaldietatik lehena egingo da. Filma drama iraniarra eta iazko 2008ko da. Zuzendaria Samira Makhmalbaf da,. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste beste: Haron Ahad, Gol Gotai Kamiri, Ziya Mirza Mohamad eta Khojeh. Luzemetrai honek Donostia Zine jaialdian epaimahaiaren saria jaso zuen iaz. Lanak 101 minutuko iraupena du. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.

Sinopsia

Hirian bizi den gizon bat herrixka oso pobre batera joaten da. Bertan gazte bati lan eskaintza egiten dio. Lanpostu horretarako hiru gazte prest agertzen direnez, elkarren artean lehiatu beharko dira nor baino nor. Hautaketa proba mina leherketa baten ondorioz hankarik ez duen umea lepoan garraiatzean datza. Nekazari gazteak proba irabazi eta lanean hasiko da. Egunero dolar baten truke umea ikastetxera eramaten du sorbalda gainean. Bidean korrika doa, astoekin lehiatuz; umea bainatu, harekin jolastu eta, azken baten, zaindu egiten du. Dena den, haur minusbaliatuak ez du beste gazte batek bera gainean eraman dezala, berak nahi duena aitak zaldia eros diezaiola da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan