Ermuan erostea bezalakorik ez dago

03.11.09
Gizartea

Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMEk) kanpaina berri bat hasi du. Elkartekide diren establezimenduek kartel batzuk zintzilikatu dituzte beren erakusleiho edo ateetan, non hasi berri dugun udazkeneko urtaroari aipamena egiten zaion. Udazkena platano zuhaitzaren hosto batez bidez irudikatzen da. Kartelean hitz-joko bat erabiltzen da, “Ni punto de compraración” esaldiaren bidez mezu bikoitza bidaltzeko. Mezu hori bikoitza da. Batetik herritar eta erosleei transmititu nahi zaie herriko dendetan erosteak alderik ez duela: erosoago baita, aukera zabala duelako, hurbil eta eskura dugulako eta inora joan gabe denbora aurrezten dugulako. Bestetik, merkatariari jarrera proaktiboa izan, jarduerara pasa eta kontsumitzailea konkistatzera animatzen zaio, mezu zuzen batekin. Hortaz, kartelari erantsi zaion balioa iragarri nahi den mezu eta esaldia egokitu izana da.

Kanpaina horren euskarria, esan bezala, tamaina handiko kartela da, herritar eta bezeroentzat begien bidez jasotzeko komunikazio zuzena duena eta Ermua Merkataritza Guneak ekindako bide eta jarduera batua erakusten duena. Kanpainak jarraipena izango du datozen hilabeteetan, neguko uste-sasoiari egokitutakoa ere prest baitago. Azken horretan marrazkia eta kolorea aldatu egingo dira. Ekimen honen eta antzerakoen helburua elkartekide diren establezimenduen eta bertakoen nahiz bisitatzen gaituzten herritarren arteko komunikazioa indartu eta hobetzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan