Gazta dastatze gozoa egingo gaur Lobianon
San Martin kulturalaren egitaraua hasi da. Programazioari astearekin batera hasiera eman zitzaion, Euskal Birusa elkarteak brodatzaileei dedikaturiko erakusketa jartzearekin batera. Erakusketa hori Zubiaurre kaleko ‘Aketegi’ dendaren erakusleihoan jarrita dago eta azaroaren 10era bitartean mantenduko da. Gaurko, Idiazabal gaztaren dastatzea iragarrita dago, zeina Lobianon egingo den iluntzeko, 19:00etatik 21:00era bitartean. Jarduera hau Lobiano Gastronomia elkarteak antolatu du eta bertan gazte horren ezaugarri eta berezitasunen berri emango da. Sarrera librea bada ere, aldez aurretik izena ematea komenigarria da lekua berrogei pertsonentzat besterik ez baitago. Oraindik izena emateko garaiz daude interesatutakoek, horretarako Euskal Birusaren egoitzako 943 03 04 65 telefonora dei dezakete edo bertako euskalbirusa@euskalnet.net. e-postara mezua idatzi.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan