Udalbatzak erakunde adierazpena onartu eta herritarrei kontzentraziora deitu dieasteazkenerako
Azaroaren 25ean –asteazkenean- Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Ermuko Udalbatzak adierazpen instituzionala aho batez onartu du. Ermuak bere egin du Euskadiko Udalen Elkartearen barneko ‘Berdinsarea’ deritzanean idatzi eta adostutako adierazpena. Adierazpen horren mamia bando baten bidez helarazi zaigu herritarroi, jada etxebizitzetako atarietan jarrita duguna. Bandoak herriko gizon eta emakumeoi dei egiten digu etsi arratsaldez, 19:00etatik aurrera egingo den herritarron kontzentraziora. Kontzentrazio hori edozelako indarkeria matxistaren biktimak izandakoei elkartasuna adierazteko eta horrelakori gaitzesten dugula agerrarazteko.
Udalbatzarrak adierazpena onartu du, Berdintasun udal Kontseiluak egindako proposamenari jarraiki. Ordezkariek herritarroi dei egin digute kontzentrazioan parte hartzera. Ekitaldi hori ordu erdi iraungo duela aurreikusi da.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen