‘Harremanak: hartu eta eman’, gazteentzako tailerra
‘Harremanak: hartu eta eman’, bihar Emakumearen Topagunean gazteentzako gauzatuko den tailer baten izenburua da. Tailer hori iragan berri dugun azaroak 25eko Emakumeenganako biolentziaren nazioarteko egunaren haritik prestatutako ekimena da. Tailerra doakoa da eta 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzat pentsatuta dago. Tailerra bihar egingo da, Emakumearen Topagunean, goizeko 10etatik ordu 2etara bitartean. Lau ordu horietan erabiliko den metodologia parte hartzailea izango da eta dinamika ezberdinetan oinarriturik maitasun erromantikoaren kontzeptua desmitifikatuko da, aukera errealak eta tratu onean eta errespetuan oinarrituriko harremanak.
Indarkeria sexistaren aurkako giden banaketa hasita dago
Udal Aukera Berdintasunerako sailak indarkeria sexistaren aurkako gida gazteentzat izenburuko argitalpena banatzen hasi da gaur. Gida hori Euskadiko Udalerrien Elkarteak, EUDELek argitaratu du, azaroak 25eko Emakumeenganako biolentziaren nazioarteko eguneko kanpainaren barne. Kanpaina horren xedetako bat, urte osoa –azaroaren 25etik hurrengo 25era bitartean- barne hartzea da, egun soil eta bakarrera mugatu ordez. Gidaren helburuetako bat existitzen diren indarkeria motak ezagutaraztea da, gazteek ezagutu eta erraz antzeman ditzaten, eta horiei hainbat baliabide eskaintzea gaitz horri aurre egiteko. Gida hori eskura banatzeaz gain, hemen eskaintzen dugun lasterbidea erabilita ere eskura daiteke.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko