Ermuko merkataritza opari da Gabonetan

15.12.09
Gizartea

Ermuko Merkari eta Dendarien Elkarteak (EMEk) kartel berri bat jarri dute beren ate eta erakusleihoetan. Kartela oso adierazgarri eta zuzena da, bertan begizta koloretsu bat ageri da, fondo beltz eta ilunean, Gabonetako argi-panela irudikatuz. Kartelean ondorengoak irakur daitezke: ‘hemen duzu zure oparia’ eta hitz joko bat erabiliz galdera erretorikoa ¿Dónde vas a COMPRARar? Mezu eta galdera horiek, Gabonetako kanpainarako prestatu dira espresuki.

Kartel hori herriko merkataritza eragileek agerian jartzeko gauzatzen ari diren ekintzen barne txertatzen da. Merkatari eta ostalariek sektorearen izaera eta ezaugarri nagusiak azpimarratu nahi dituzte: zerbitzua, hurbiltasuna eta atentzio arretatsua. Ezaugarri horiek guztiak areagotu egin dira, gizarte eta ekonomian une honetan bizi dugun atzerakada edo krisialdi orokorraren eraginez. Hala eta guztiz ere, alorrak erantsitako balio altua eta herriarentzako erakargarri dela agerraraziko du gabon jai hauetan.

Ekimen honen eta antzerakoen helburua elkartekide diren establezimenduen eta bertakoen nahiz bisitatzen gaituzten herritarren arteko komunikazioa indartu eta hobetzea da. Horretarako mezu zuzen eta erabatekoak erabiliz.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan