Alboka Musika Eskolako ikasleen emanaldiak
Alboka Musika Eskolak bere ikasleriak ikasturteko lehen hirihilekoan aurreraturikoa jendaurrean erakutsiko aste honetan egingo diren bi emanaldietan. Saio horiek bihar eta atsi –abenduaren 16 eta 17an- egingo dira Lobiano Kulturgunean. Emanaldian arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dira.
Alboka Musika Eskolak aurten adin guztietako ia 250 ikasle ditu. Ikasle izateko baldintza da lau urtetik gorakoa izatea. Goienkale 2ko egoitzan lenguaza musikaleko eskolak ematen dituzte 4 urtetik gorakoentzat. Eskolan hainbat instrumentu jotzen ikas daiteke, besteak beste: soinua, atabala, biolina, biolontxeloa, flauta, gitarra (klasikoa, baxua nahiz elektrikoa), klarinetea, panderoa, saxofoia, trikitixa, tronboia, tronpeta eta txistua. Argibide gehiagorako, jo eskolako egoitzara edo deitu bertako 943 171800 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan