Pintura Eskolak erakusketa jarri du ikasleen lanekin Lobianon

16.12.09
Kultura eta Gazteria

Udal Pintura Eskolak erakusketa jarri berri du Lobianon, aurtengo ikasturtearen lehen hiruhilekoan ikasleek pintatu dituzten lanak erakusteko. Erakusketan eskolako haurrek nahiz pertsona helduek pintatutako koadro eta taulatxoak ikus daitezke, Lobiano Guneak dituen bi aretoetan. Erakusketa abenduaren 30era bitartean egongo da zabalik. Hori bisitatzeko ordutegia ondokoa da; lan egunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat eta igandeetan 12etatik eguerdiko ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Ekimen honetan udal liburutegia elkarlanean aritu da, ikasleek pintatzeaz gain koadroari buruz idazlana egin baitute.

Haurren lanak erakusteko areto bat egokitu da. Horretan jarritako lanetan hiru atal berezitu daitezke. Lehenengoan, ikasleek eredu bati jarraiki egin dituzten erreprodukzioak ikus daitezke. Horietako pintura bakoitzak idazlan bat dauka azpian, pintatutakoaren istoriotxoa garatu eta idatzi dutelarik. Jarduera hau, udal liburutegiarekin elkarlanean proposatu da, zerbitzua Teresa Murga eraikinean bere hamargarren urteurrena ospatzen diharduelako. Bigarren atalean, gizakion hezurdura oinarritzat hartu eta askatasunez pintatutako margoak daude. Hirugarren eta azkenean, lau urtekoen marrazkitxoak daude, horiek lehen planoak eta natura hilaren teknikak landu dituzte.

Helduen lanekin atondutako aretoan ere ikasleen lanak daude zintzilikaturik. Horien artean oleo eta akriliko tekniken bidez pintatutako koadroak daude, beste batzuen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin