Udalbatzarrak asteazkenean egingo du aurtengo azken Osoko Bilkura
Udalbatzarra aurtengo azken Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute. Lehenengoan, aurrekontua aldatuz alkateak luzaturiko hiru dekreturen berri emango da. Bigarrenean Foru Aldundiari bidesariaren zenbatekoa itzul dezala eskatzeko PPko udal taldeak aukeztu duen mozioa jorratu eta ezetsiko da. Hirugarren puntuan ere mozio bati buruz hitz egingo da, kasu honetan 2010. urtean EEEan Espainiaren Presidentziari buruz hainbat udal taldek batera aurkeztu duten mozioa onetsiko. Laugarren puntuan, musika-entseguetarako Betiondoko zentroaren erabilera eta kudeaketaren erregelamendua onestsiko da. Bosgarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen