Zine-klubak zuzendari japoniarrei dedikaturiko zikloa hasiko gaur

07.01.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak aurtengo jarduera eta emanaldiei hasiera emango die gaur. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak zuzendari japoniarrei eta horien filmei dedikatuko zaizkie. Gaur “Big Bang Love, Juvenile A” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean izango, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Filma esan bezala japoniarra da, eta Tacashi Miikek zuzendu du. Gidoia Masa Nakamurak egokitu du, eta Ato Masakil idatzitako eleberria oinarritzat hartuta. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Ryhuei Matsuda, Masanobu Ando, Ryo Ishibashi, Renji Ishibashi eta Kenichi Endo. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Jun gazte barnerakoia da, gay giroa duen taberna bateko bezeroa erail duena. Shiro beste gazte bat da, zeinak betidanik harreman estua mantendu izan duena biolentziarekin. Biak espetxe berean giltzaperaturik daude eta, itxuran behintzat, oso ezberdinak diren arren lagun minak egingo dira. Harreman hori eten egingo da erailketa misteriotsu bat gertatu eta gero.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan