Imagen
Biolentzia matxistaren aurkako kontzentrazioa egingo gaur arratsaldean
19.01.10
Gizartea
Ermuko Indarkeria Matxistaren Aurkako Taldeak (IMATek) kontzentrazioa deitu du gaur arratsaldeko zazpi eta erdietarako plazan. Taldeak deia egin eta herriko etxebizitzetako portaletan abisua jarri du, Tolosan emakume baten azken hilketari erantzuteko. Deialdian horrelako jarrerekin bukatzeko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez” aldarrikatzen da; “ez Ermuan, ez Tolosan, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen da, matxismoak hiltzen duelako. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin bat datozen guztiak gaur kontzentrazio isila egiteko eta azken heriotza hori salatzeko bilduko dira plazan iluntzean.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Mantxibar-Oterreko eta Urkoko plan bereziek parte-hartze prozesua izango dute, herritarren ekarpenak jasotzeko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan