Zine-klubak ‘Despedidas’ titulua proiektatuko du gaur

21.01.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak filma japoniarrei dedikaturiko zikloarekin aurrera jarraituko du. Gaur “Despedidas” filma proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean izango, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. 2008. urtean egindako filma da, eta Yojiro Takitak zuzendu zuen. Hizkuntza ingelesa erabiltzen ez duen filma onenaren saria jaso zuen. Filmak 131 minutu irauten du. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Masahiro Motoki, Tsutomu Yamazaki, Tyoko Hirosue, KazukoYoshiyuki, Kimiko Yo, Takashi Sasano, Toru Minegishi, Tetta Sugimoto, Yukiko Yachibana y Tatsuo Yamada. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Daigo Kobayashi, biolontxelo-jotzaile ohia da jotzen zuen orkestra desegin berri baita. Lanik gabe kalean amaitzen du bizitzari aurre egiteko esperantza gehiegirik gabe. Hori ikusita, emaztearekin batera bere jaioterrira bueltatzeko erabakia hartzen du. Bertan ehorzle lana lortzen du: gorpuak atondu, hilkutxan egokitu, beste mundurako bidaia ahalik eta modurik onenean egin dezaten. Emazteak eta bizilagunek lana atsekabez hartzen duten arren, Daigo pozik dago heriotzaren inguruko erritualak bere bizitzari falta zitzaion bizi-poza ematen baitio.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan